Helburuak

Kitto Elkarteak erdi eperako bere buruari jarri dizkion helburuak ondorengoak dira:

  • Lekeitioko merkataritza sektorea indartu, promozio, publizitate eta ekintza soziokulturalen bitartez.
  • Merkatal eta zerbitzu enpresa txiki eta ertainei laguntza eman eta ordezkatu beste erakundeen aurrean.
  • Lekeitioko merkataritza zerbitzua kalitatezkoa izatea bermatu.
  • Elkarkidetza bultzatu, partaide berriak bilatuz.
  • Barne formazio ekintzak antolatu.