Sarrera

Ongi etorri Kitto-Lekeitioko Merkatari Elkartearen Web orrialde ofizialera. Gure asmoa Internetek eskaintzen digun erakusleiho handia erabiltzea da, gure Erakundea eta, modu berean, osatzen duten merkatalgo eta dendak ezagutarazteko helburuarekin.

Gure elkarteak era guztietako saltokiak biltzen ditu; besteak beste, moda, oinetakoak, zerbitzuak, botikak eta  baita tokiko jatetxea.

KITTO sortu zenetik, gure lan arloak honako hauek izan dira: alde batetik, bazkideen interesak zaintzea, eta bestetik Lekeitioko garapen ekonomikoa sustatu eta bultzatzea. Horretarako Udalarekin lanean ari gara, ekintza desberdinak martxan jarriz herriko saltokietan kontsumoa bultzatzeko asmoz.